XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostiraletako otoitza dela eta, meskitak mendebaldearen, bertako aberatsen eta mendebaldeak kutsatutako elite nazionalaren kontrako protesta sozial nahiz politikoaren adierazgarri dira.

Berrislamiartzeko mezu honek 1979. urtean Europa astindu zuen, Irango Jomeini aiatollahren gidaritzapean xiitek errege despota bota eta islamiar errepublika aldarrikatu zutenean.

Islamiar munduari mendebaldeak egindako irain politiko, ekonomiko eta kulturalak neurri batean ordaindu egiten ziren horrela.

Europar deskolonizazioak, bai nazionalistak eta bai sozialistak, porrot egin zuela adierazten zuen eta aurkako fronte bat Marokkotik Iraneraino sortzen ari zela.

Islamiar zibilizazioa sumendia bailitzan berriz ere bor-bor hasi zen.

BERRISLAMIARTZEA ETA FUNDAMENTALISMOA

Hirurogeitamargarreneko hamarkadaz gero, Mediterranio eta Ekialde Hurbileko elementu desorekatzaileena fundamentalismoa izan daiteke.

Koranera eta Hadith edo Profetaren ekintzetara itzulita gizarte hertsiki islamikoa eratzea du helburu.

Horrek mendebaldetik eta berekin duen guztitik urruntzea esan nahi du; kolonizaziotik, mendebal-kutsuko burgeseriatik, Israelen menpetasunetik urruntzea, alegia.

Lehen garaiko islamiar gizartera itzuli nahi hau, besterik badirudi ere, klase tradizional eta atzeratuek (herri xeheak eta landatarrak) baino gehiago erdi mailako klase alfabetatu eta hiritarrak bultzatzen du.

Klase hau Hirugarren Munduko ekonomia nazioarteko ekonomian integratze-prozesuan hasitakoan eratu da (...).

JOMEINI AIATOLLAH.

Bere ustez, islamiar gobernua Jainko-legearen gobernua da.

Egiazko agintaritza Jaungoikoari bakarrik dagokio.

Beste inork, edozein dela ere, ez du legeak egiteko eskubiderik.